KardiologiaEspezialitateak

Kardiologia

Bihotzeko eta zirkulazio-aparatuko gaixotasunen azterketaz, diagnostikoaz eta tratamenduaz arduratzen da.

Aparatu kardiobaskularraren (bihotzaren eta odol-hodien) funtzionamendua eta horien gaitzak ikertzen ditu kardiologiak.

Zer gaixotasun tratatzen ditu kardiologoak?

Gaixotasun kardiobaskular asko daude. Zerrenda luzeegia ez egitearren, gaixotasun nagusiak aipatuko ditugu: hiperkolesterolemia, bihotz-gutxiegitasuna, hipertentsio arteriala, miokardioko infartua, perikarditisa, biriketako enbolia, bihotz-erritmoaren nahasmenduak…

Nola egiten da kontsulta?

Ordu-erdi inguru irauten du kontsultak. Aurrekari pertsonal eta familiakoei buruz galdetu ondoren, dagokion azterketa egingo dio medikuak pazienteari. Lehenbizi tentsio arteriala hartu eta gero elektrokardiograma egingo dio. Proba horri esker, bihotzaren irudi elektrikoa izango du medikuak, eta jakin ahal izango du pazienteak bihotz-erritmoaren nahasmenduak (arritmiak) dituen edo infartua jasan duen.

Era berean, ariketa fisikoen bidez azter dezake pazientearen osasuna. Kardiologoak, behar izanez gero, bihotzeko ekografia eska dezake, balbulen egoera aztertzeko, edo ekografia baskularra, estenosia (arterien konstrikzioa) diagnostikatzeko.

Badira beste proba batzuk, hala nola eskanerra, angiografia, erresonantzia magnetikoaren bidezko irudia, eszintigrafia, koronarografia…

Eskatu informazio gehiago

Informazio gehiago jaso nahi baduzu, bete inprimaki hau edo deitu   943 463 544 telefono-zenbakira eta eskatzen diguzun informazioa emango dizugu.