INFORMAZIO OROKORRA
Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, Diagonal Salud SAk (aurrerantzean, Diagonal Salud) jakinarazten dizu bera dela sartu zaren webgunearen titularra, eta atal honetan zehazten direla horren erabilera-baldintzak.
Aipatu legearen 10. artikuluaren betekizunekin bat etorriz, Diagonal Saludek honako informazio hau jakinarazten dizu: Diagonal Salud SA, A20022190 IFKarekin, Bartzelonako Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago, 49.156. liburukian, 53. folioan, B-609.721 orrian, eta hau da haren zerga-egoitza: Diagonal etorbidea 648, Bartzelona.
Arrasate 53 Osasun Zentroa behar bezala baimenduta dago Osasun Ministerioaren Osasun Zentro, Zerbitzu eta Establezimenduen Erregistroan (gaztelaniaz, REGCESS) Zentro Balioaniztun gisa, 20 C.2.4.90.3077 erregistro-zenbakiarekin.
Ikuskaritza-organo eskuduna:
Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila.
Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea, 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz.
Webgunea: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/osasun-saila/hasiera/
Diagonal Saludekin harremanetan jar zaitezke 943463544 telefono-zenbakira deituta edo centromedico@arrasate53.com helbidera mezu elektroniko bat bidalita.
JABETZA INTELEKTUALA
Webgune hau Espainiako legeriaren eta jabetza intelektual eta industrialari buruzko estatuko eta nazioarteko legeriaren arabera arautzen da.
Izen eta marka komertzialak edo erregistratuak, logotipoak edo bestelako zeinu bereizgarriak webgune honen titularraren jabetzakoak dira. Eduki hauen eta webguneko gainerako guztien titularrak aldez aurretik baimenik eman ez duen edozein erabilera, datu-baseak, ordenagailu-programak, edizioa, programazioa, konpilazioa eta funtzionamendurako beharrezkoak diren beste elementuak, diseinuak, testuak eta grafikoak barne, jabetza intelektual edo industrialaren gaineko eskubideen urraketa larritzat hartuko da.
Webgune honetara sartzeak eta bertan nabigatzeak edo eskaintzen diren zerbitzuak kontratatzeak eta erabiltzeak ez du esan nahi eskubide horien lagapen osoa edo partziala egiten denik erabiltzailearen alde. Beraz, debekatuta dago webgune honetako eduki osoa edo partziala edozein bitartekoren bidez kopiatzea, aldatzea, erreproduzitzea, jendeari komunikatzea, eraldatzea edo banatzea, dagokien eskubideen titularren aldez aurretiko eta berariazko baimenik gabe.
ERANTZUKIZUNAK ETA BERMEAK
Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen xedapenen arabera, webgune honen bidez zabaltzen den informazioa eta bertan aipatzen den material guztia informazio-helburuetarako bakarrik ematen da.
Intereseko informaziora sarbidea errazteko, Diagonal Saludek hirugarrenen webguneetarako estekak sar ditzake bere webgunean. Hala ere, ez da gune horietan dagoen informazio komertzialaren edo atxikitzen edo lotzen diren web-orriekin lotutako zerbitzu edo jardunbideen erantzule, hori bere kontrolpetik kanpo baitago.
Diagonal Salud ez da webgune hau erabiltzeagatik sortutako kalte edo galeren erantzule, ezta Lege-ohar honetan ezarritako baldintza, arau eta jarraibideen urraketaren erantzule ere.
Diagonal Saludek ez du bermatzen webgune honetan eta hura eskaintzen duen zerbitzarian birusik edota bestelako elementu kaltegarririk ez dagoenik, ezta haren zaurtezintasunik ere. Horrenbestez, ez da elementu horiek erabiltzaileari edo hirugarrenei eragin diezazkiekeen kalteen erantzule.
Diagonal Saludek ez du bermatzen Lege-ohar hau hirugarrenen esteken bidez webgune honetarako sarbideetan aplikatzea, ezta webgune honetatik beste webgune batzuetara egindako estekenetan ere. Aurrekoarekin eta Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legeak aurreikusten duenarekin bat etorriz, hirugarrenenek webgune honetarako dituzten esteka guztiak bere orrialde nagusira edo sarrerakora zuzendu behar dira, eta ezin izango dute inolako aldaketarik, mugarik edo inolako adierazpenik egin webgune honi buruz, eta araudi honetako gainerako xedapenak betetzeko konpromisoa hartzen dute.
LEGE APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA
Webgune honen erabilera Espainiako legediaren arabera arautzen da, erabiltzailearen ingurune juridikoa edozein dela ere. Baldintza hauen interpretazioan sor daitekeen edozein gatazka Diagonal Saludek bere jarduera ezarrita duen tokiko auzitegietan konponduko da.
