- COVID-19 probak - Busturia Jimeno laborategia
Antigenoak; antigenoen probaren emaitza 15 minutuan. - Ekografia
Gorputzaren barruko organoak miatzeko teknika bat da. Miatu nahi den lekura bidalitako uhin elektromagnetiko edo akustikoen oihartzuna erregistratzen du. - Ekokardiografia
Bihotzaren irudia mugimenduan eskaintzen duen teknika. Ultrasoinuen bidez, formari, tamainari, funtzioari, bihotzaren indarrari, hormen mugimendu eta lodierari eta balbulen funtzionamenduari buruzko informazioa ematen du. - Errehabilitazio eta Fisioterapia Unitatea
Merkatuko azken tratamenduak ditu, hala nola Indiba laserra, kirolari profesionalek suspertzeko erabiltzen dutena. - Garezurraren telemetria
Aurpegiarenazken hezur-egituraren alboko ikuspegia formatu digitalean ematen du teknika erradiologiko horrek. - Gorputzez kanpoko talka-uhinen Unitatea
Oin-zolako faszitisak, epikondilitisak, kaltzifikazioak, tendinitisak eta halakoak sendatzeko tratamendua da. Gaixorik edo kalteturik dauden ehunak BIRSORTZEA eragiten du. - Hortzen OTA edo eskanerra
Pazientearen ahoaren anatomiaren irudia ahal den zehatzena eskatzen duten tratamenduetarako erabiltzen da, adibidez hortzen inplanteak, kirurgia ortognatikoak edo erauzketa konplexuak egiteko. - Mamografia
Ugatz-guruinaren miaketa diagnostikoa egiteko X izpien bidezko irudia hartzen du. - Ohiko erradiologia
Ohiko erradiologia gure gorputzaren barruan sartzen da. Horri esker, medikuak barne-egitura organikoen irudiak har ditzake, gure patologiei buruzko diagnostiko seguruak egiteko. - Ortopantomografia edo hortzen erradiologia panoramikoa
Pazientearen aurpegiko hezur-egiturak (masailezurrak, masailaren eta hortzen artikulazioa) irudi orokor bakar batean erakusten du teknika erradiologiko horrek. - Osteoporosiaren Unitatea
Hezurren dentsiometria neurtzeko punta-puntako koloretako tomografoak doitasun handiz neurtzen du hezurren deskaltzifikazioa. Arazo ginekologikoak eta hezur-sistemako patologia orokorrak daudenean gomendatzen da. - Tomografia
Organoaren sekzio edo plano baten irudi erradiologikoak hartzeko aukera ematen du miaketa-teknika erradiografiko horrek. - Trikoskopioa
Trikoskopioa minik gabeko teknika diagnostikoa eta ez-inbaditzailea da, eta mikroskopio digitala (dermatoskopioa) erabiltzen da buruko larruazala eta ile-folikuluak aztertzeko. Pazientearen ilearen lodiera, dentsitatea eta egoera ebaluatzeko aukera ematen du.
