UrologiaEspezialitateak

Urologia

Gernu-aparatuari eragiten dioten patologien ikerketa, diagnostikoa eta tratamendua.

Inkontinentzia, erekzioaren disfuntzioa, prolapsoa… Tabu izan daitezkeen nahasmendu horiek eragin zuzena edo zeharkakoa dute gernu-sisteman. Horrelako arazoak gertatzen direnean, urologoa arduratzen da giza gorputzeko parte horietaz. Espezialista horrek esperientzia luzea du horrelako osasun-arazoetan; pazienteari behar bezala entzuten dio eta errespetuz jokatzen du haren lotsaren aurrean.

Nola egiten da lehen bisita?

Kontsulta hasteko, galdera batzuk egiten dizkio medikuak pazienteari. Galdera horiek desberdinak dira pazientea gizonezkoa edo emakumezkoa den.

  • Gizona bada, honelako galderak egingo dizkio espezialistak: gernuaren bolumena eta indarra, maskuria husteko zenbat aldiz egin behar duen txiza, zenbat aldiz egin behar duen gauean, odola edo sentsazio ezatseginak izaten dituen eta erretzen duen ala ez. Horrez gain, abdomena ukitu, kanpoko organo genitalak begiratu eta, beharbada, ondeste-ukipena ere egingo dio, prostata aztertzeko eta giltzurrunen, maskuriaren eta prostataren erradiografia egiteko.
  • Emakumea bada, berriz, haurdunaldiei, erditzeei eta jarraipen ginekologikoari buruz galdetuko dio espezialistak. Azterketa egiteko, ginekologoarekin hartzen duen jarrera bera hartu behar du emakumeak. Horrela, maskuriaren funtzionamendu anormala, baginaren lehortasuna edo organoen erortzea (prolapsoa) aurkitu ahal izango du medikuak.

Eskatu informazio gehiago

Informazio gehiago jaso nahi baduzu, bete inprimaki hau edo deitu   943 463 544 telefono-zenbakira eta eskatzen diguzun informazioa emango dizugu.