PediatriaEspezialitateak

Pediatria

Haurren osasunerako arreta integrala, garapenean, ongizatean eta prebentzioan zentratua, haur bakoitzarentzat eta haren familiarentzat hurbileko laguntza pertsonalizatuarekin.

Espezialitate medikoa, haurren osasunaren zaintza integralean zentratua, bizitzako lehen hilabeteetatik nerabezarora arte. Horren lanketa garapenaren eta prebentzioaren jarraipenera zein osasun-arazo zehatzen baloraziora eta tratamendura bideratuta dago, betiere ikuspegi pertsonalizatu eta integral batetik. Aldizkako osasun-azterketak barne hartzen ditu, elikadura, loa, garapen fisikoa, psikomotorra, puberala eta psikoemozionala bezalako alderdiak baloratzeko, baita pediatriako kontsulta orokorra ere, sintomak edo gaixotasunak aztertzeko eta, beharrezkoa denean, proba osagarriak edo jarraipen-planak agintzeko. Jaioberrien eta bularreko haurren ankiloglosiarekin lotutako edoskitze-zailtasunen balorazio espezifikoa ere eskaintzen du.

Eskatu informazio gehiago

Informazio gehiago jaso nahi baduzu, bete inprimaki hau edo deitu   943 463 544 telefono-zenbakira eta eskatzen diguzun informazioa emango dizugu.