OtorrinolaringologiaEspezialitateak

Otorrinolaringologia

Belarriak, goiko arnasbideak eta beheko arnasbideetako alde batzuk, sudurra, sinu paranasalak, faringea eta laringea barne, aztertu eta haien gaixotasunen tratamendu medikoaz eta kirurgikoaz arduratzen da.

Belarria, sudurra eta eztarria (laringea eta faringea) ditu aztergai espezialitate mediko eta kirurgiko horrek. Beraz, garezurraren oinarriaren eta toraxaren goiko zuloaren artean dagoen zona anatomikoko gaitzak tratatzen ditu: infekzioak, gorreria, bertigoak, tumoreak, amigdaletako kirurgia, begetazioak eta parotida, listu- eta tiroide-guruinak. Eguneroko bizitza oztopatzen duten ondoezak sortzen zaizkionean joan behar du pazienteak kontsultara.

Izan daitezke entzumenaren nahasmenduak (min etengabea, entzumen-galera edo kongestio-sentsazioa, txistua edo burrunba entzutea), eztarriko arazoak (irensteko edo arnasteko zailtasuna, hantura), bestelako arazoak (zurrunga, usaimen-galera, alergiak), ezohiko konkorrak edo gongoilak, bertigoak edo aurpegiko paralisia.

Eskatu informazio gehiago

Informazio gehiago jaso nahi baduzu, bete inprimaki hau edo deitu   943 463 544 telefono-zenbakira eta eskatzen diguzun informazioa emango dizugu.