Espezialitateak
Oinaren unitatea / Podologia
Oinetako ohiko gaitzak (kailuak, gogordurak, azazkalak, garatxoak, onddoak…).
Kirol-podologia eta biomekanika
Oinkada informatika bidez ikertzeko azken teknologiak era guztietako pazienteentzat, baita eliteko kirolarientzat ere.
- Oinazpiko euskarri pertsonalizatuak (barne-zolak) 3D moldeekin.
- Silikonazko ortesi pertsonalizatuak (silikonazko neurrirako babesleak).
Oinaren eta azazkalaren kirurgia espezializatua
Oinean agertu ohi diren alterazioak edo deformazioak behin betiko konpontzeko teknika kirurgikorik aurreratuenak.
- Azazkal inkarnatua sendatzeko tratamendua.
- Juanikoteak, mailu erako behatzak.
- Mortonen neuroma.
Oin diabetikoa
Oin diabetikoaren prebentzioa, diagnostikoa eta tratamendua.
Ikerketa biomekanikoak
Ibileraren ikerketa biomekanikoak egiten ditugu, paziente bakoitzaren oinkada ebaluatzeko. Behar izanez gero, barne-zola pertsonalizatuak egiten ditugu, 3D eskaner bidez hartutako irudian oinarrituta. Euskarri horiek arinagoak, finagoak eta eraginkorragoak dira.
Kiropodia osoa
Oineko era guztietako gaitz dermatologikoak eta azazkaletakoak (hiperkeratosia, papilomak, mikosiak, hiperhidrosiak, dermatopatiak, onikopatiak eta abar) sendatzeko tratamenduak eskaintzen dizkiegu gure pazienteei.