Espezialitateak
Errehabilitazioa eta fisioterapia
Punta-puntako tratamendu pertsonalizatuak, paziente bakoitzaren beharretarako egokiak.
Tratamendu-mota batzuk daude, eta haietako bakoitzak zure arazoari irtenbide egokia ematea du xede: prebentzioa, sendatzea, kirurgia aurrekoa, kirurgia ostekoa, ibilgetu ostekoa edo mantentzekoa.
- Kontrakturen aurkako eta mantentzeko masajea
- Eskuzko drainatze linfatikoa
- Jarrera-berreziketa
- Gimnastika abdominal hipopresiboa
- Bizkarreko mina kentzeko berariazko pilates-ariketak
- Bendaje neuromuskularra eta konpresiboa
- Neurodinamia
- Propiozepzioa eta egokitzapen fisikoa
Noiz etor zaitezke?
Muskulu-lesio bat duzunean, dela kirolak eragindakoa dela kirurgia-operazio edo suspertze-prozesu batek eragindakoa. Horrez gain, jarrera okerren bat zuzendu nahi baduzu edo iraganeko lesioren bati aurrea hartu behar badiozu. Baita edozein ondoez baduzu ere. Zatoz. Zain gaituzu.
- Buruko mina, tentsio-migrañak
- Kirol-lesioak
- Traumatismoak
- Ebakuntza ostekoak
- Edema kronikoak (linfedemak) eta likido-atxikipena
- Errehabilitazio uroginekologikoa, gernu-inkontinentzia, prolapsoak, atxikidurak
- Haurdunaldiko mina eta erditze osteko errehabilitazioa
- Gimnastika abdominal hipopresiboko banakako eskolak