Espezialitateak
Titietako patologia
Titietako gaitzak dituzten pazienteen arretaren helburu nagusia bularreko minbiziari aurre egitea bada ere, minbiziarekin lotutako edo lotu gabeko beste alderdi batzuek ere garrantzi handia dute; horregatik, berezko adar mediko-kirurgikoa da titietako patologia.
Minbizia diagnostikatu eta egoki tratatzeko, batez ere fase goiztiarretan, paziente guztiak aztertu behar dira: bai ageriko tumorea dutenak, bai patologia onbera dutenak, minbiziarekiko fobia hutsa dutenak, mastopatia baten tratamendua eta kontrola egitera doazenak eta abar. Horrez gain, osasun-hezkuntzako eta detekzio goiztiarreko kanpainak egin behar dira arrisku-taldeetan. Halere, praktikan ezinezkoa da bereiztea minbizia eta asistentzia-karga handia eragiten duten bestelako patologia ugariak. Horrez gain, diagnostikoaren, jarraipenaren eta orientabide terapeutikoaren inguruko arazo etengabeek gainditu egiten dute batzorde batean sartutako espezialista orokorra.
Hortaz, benetako edo balizko titietako gaitzak dituzten paziente guztiak artatu behar dira, minbiziaren detekzioa zehatzagoa eta goiztiarragoa izateko eta diziplina anitzeko esparru batean artatzeko.