Espezialitateak
Osteopatia
Sistema muskulueskeletikoaren tratamenduaz arduratzen den espezialitatea.
Gorputza berez senda daitekeela dioen teorian oinarritzen dituzte osteopatek beren tratamenduak. Horretarako, eskuzko teknika batzuk egoki konbinatzen dituzte, hala nola muskulu, artikulazio, lotailu eta tendoien masajea eta manipulazioa. Metodo horien bidez, koherentzia fisikora eramaten dute gorputza.
Osteopatek paziente bakoitzaren historia klinikoa hartu, haren gorputza eseri, jaiki eta oheratzean nola moldatzen den behatu eta gorputzeko zein atal dagoen osasuntsu eta zeinek duen mina aztertzen dute fisikoki, ukimenaren bidez. Bizkarrezurra eta sorbaldak ere miatzen dituzte, baita pelbisa simetrikoa den ere.