HematologiaEspezialitateak

Hematologia

Odoleko eta hori sortzen duten organoetako gaixotasunen azterketa, diagnostikoa, tratamendua eta prebentzioa egiten ditu.

Odolak eta odola sortzen duten organoek (hezur-muinak, bareak eta gongoilek) izaten dituzten gaixotasunen azterketaz, diagnostikoaz, tratamenduaz eta prebentzioaz arduratzen den espezialitate medikoa da hematologia.

Era berean, odolaren osagaiak (globulu gorriak, eritrozitoak, plaketak, leukozitoak, hemoglobina, plasma eta abar) eta ezaugarriak (koagulazio-mekanismoak eta abar) aztertzen ditu.

Ospitale-eremuko hainbat jarduera hartzen ditu barne hematologiak:

  • Odol-analisien bidezko azterketa hematologikoak (oinarrizkoak eta bereziak) kudeatzea eta horien diagnostiko biologikoa egitea laborategian.
  • Hemorragia edo tronbosia eragiten duten nahasmenduen diagnostiko biologikoa eta klinikoa egitea.
  • Gaixotasun hematologikoak dituzten pazienteei arreta medikoa eskaintzea prozesuaren fase guztietan.
  • Hezur-muinaren transplantea egitea.
  • Odol-bankuak, odoletik eratorritako produktuak (hemoderibatuak) eta transfusioen segurtasuna kontrolatzea.
  • Gaixotasun hematologikoak kontrolatzeko prozedura berriak ikertu eta garatzea.

Eskatu informazio gehiago

Informazio gehiago jaso nahi baduzu, bete inprimaki hau edo deitu   943 463 544 telefono-zenbakira eta eskatzen diguzun informazioa emango dizugu.