Espezialitateak
Erreumatologia
Gaixotasun muskuloeskeletiko eta autoinmune sistemikoen prebentzioa, diagnostikoa eta tratamendua lantzen ditu.
Jakinekoa da zahartzean gorputza aldatu egiten dela eta urteak gero eta astunagoak direla hezur eta muskuluentzat. Ondoezak etengabekoak direnean eta antinflamatorioak mina arintzeko gauza ez direnean, nahitaezkoa da erreumatologoarenera joatea. Artikulazio, bizkarrezur, muskulu eta hezurretako gaixotasunak artatzen dituen diziplina da erreumatologia. Minak eta zurruntasuna direla eta, lokomozio-aparatuaren funtzionamendu zuzena eragoztea da gaitz horien guztien arteko lotura. Zer gaixotasun tratatzen ditu erreumatologoak?
- Eskeletoari dagokionez, osteoporosia, osteomalazia, errakitismoa, Pageten gaixotasuna eta abar.
- Artikulazioei dagokienez, gaitz degeneratiboak (artrosia, diskoko hernia…), inflamatorioak (artritis erreumatoidea, kondrokaltzinosia…), periartikularrak (tendinitisa, periartritisa…) eta muskularrak (miositisa, zuntz-haustura, zaintiratua…).