Traumatologia eta kirurgia ortopedikoaEspezialitateak

Traumatologia eta kirurgia ortopedikoa

Espezialitate mediko-kirurgiko hori gorputz-adarren eta bizkarrezurraren forma eta funtzioa ikertu, garatu, zaindu eta suspertzeaz arduratzen da.

Traumatologiaren eta kirurgia ortopedikoaren espezialitatea sustraitik aldatu da gaur egun, patologiak diagnostikatu eta tratatzeko erabiltzen diren tekniketan izandako aurrerapenari esker.

Gaur egungo traumatologiak gure muskuluen eta eskeletoaren forma eta funtzioa ikertzen ditu, gorputzaren egituran deformazioak eragin eta, horrela, mekanismo fisiologikoen funtzionamendu zuzena aldaraz dezaketen alterazio edo gaitzei aurre egiteko. Era berean, funtzioa galduz doazen hezurretan eta gorputzeko ehun bigunetan eragiten duten gaixotasunei aurre egitea du helburu.

Kirurgia ortopedikoaren eta traumatologikoaren espezialitateak, bere aldetik, patologia horien balorazio klinikoa eta prebentzioa egiten ditu, baita, gertatzen direnean, diagnostikoa eta tratamendua ere. Tratamenduak bitarteko kirurgikoen edo ez-kirurgikoen bidez eman daitezke, eta, sarritan, errehabilitazioa ere behar izaten da, pazienteak bere lokomozio-aparatuaren eta lotutako egituren funtzionamendu zuzena osorik edo partzialki berreskura dezan.

Eskatu informazio gehiago

Informazio gehiago jaso nahi baduzu, bete inprimaki hau edo deitu   943 463 544 telefono-zenbakira eta eskatzen diguzun informazioa emango dizugu.