Oinaren unitatea / PodologiaEspezialitateak

Oinaren unitatea / Podologia

Oinaren diagnostikoa eta tratamendu integrala.

Oinetako ohiko gaitzak (kailuak, gogordurak, azazkalak, garatxoak, onddoak…).

Kirol-podologia eta biomekanika

Oinkada informatika bidez ikertzeko azken teknologiak era guztietako pazienteentzat, baita eliteko kirolarientzat ere.

  • Oinazpiko euskarri pertsonalizatuak (barne-zolak) 3D moldeekin.
  • Silikonazko ortesi pertsonalizatuak (silikonazko neurrirako babesleak).

Oinaren eta azazkalaren kirurgia espezializatua

Oinean agertu ohi diren alterazioak edo deformazioak behin betiko konpontzeko teknika kirurgikorik aurreratuenak.

  • Azazkal inkarnatua sendatzeko tratamendua.
  • Juanikoteak, mailu erako behatzak.
  • Mortonen neuroma.

Oin diabetikoa

Oin diabetikoaren prebentzioa, diagnostikoa eta tratamendua.

Ikerketa biomekanikoak

Ibileraren ikerketa biomekanikoak egiten ditugu, paziente bakoitzaren oinkada ebaluatzeko. Behar izanez gero, barne-zola pertsonalizatuak egiten ditugu, 3D eskaner bidez hartutako irudian oinarrituta. Euskarri horiek arinagoak, finagoak eta eraginkorragoak dira.

Kiropodia osoa

Oineko era guztietako gaitz dermatologikoak eta azazkaletakoak (hiperkeratosia, papilomak, mikosiak, hiperhidrosiak, dermatopatiak, onikopatiak eta abar) sendatzeko tratamenduak eskaintzen dizkiegu gure pazienteei.

Eskatu informazio gehiago

Informazio gehiago jaso nahi baduzu, bete inprimaki hau edo deitu   943 463 544 telefono-zenbakira eta eskatzen diguzun informazioa emango dizugu.