DermatologiaEspezialitateak

Dermatologia

Espezialitate hori larruazalaren egituraz eta funtzioaz arduratzen da, baita haren gaixotasunen diagnostikoaz, prebentzioaz eta tratamenduaz ere.

Larruazala aztertu eta tratatzen duen medikuntza-adarra da dermatologia. Horrez gain, fanerak (ileak eta azazkalak) eta mukosak ere lantzen ditu, hau da, keratina duen guztia. Espezialitate horrek lotura estua du beste batzuekin, hala nola alergologiarekin, kirurgiarekin eta kosmetologiarekin. Zer gaixotasun tratatzen ditu dermatologoak?

Larruazaleko arazoak ditugunean joaten gara dermatologoarenera. Ohikoenak aknea, ekzema, psoriasia eta bizitza osoa iraun dezaketen larruazaleko kisteak dira. Adinean aurrera egin ahala, berriz, beste arazo batzuk agertzen dira, esaterako dermatosiak edo keratosiak (maizenik eguzkitan izaten diren gorputz-ataletan agertzen diren pikortxo gorriak).
Larruazaleko alergiak eta tumore onberak eta gaiztoak ere artatzen ditu dermatologoak. Horrez gain, azazkaletako eta ileko gaitzez arduratzen da.

Eskatu informazio gehiago

Informazio gehiago jaso nahi baduzu, bete inprimaki hau edo deitu   943 463 544 telefono-zenbakira eta eskatzen diguzun informazioa emango dizugu.